Nire azken sarreran, nire
bizitzari buruzkoa izango da. Ideia ona iruditu zait nire ibilbide akademikoaz
hitz egitea.
Nire ibilbide akademikoa,
3 urtekin hasi zen, Deustuko ikastolan, Amaia andereñoarekin. Berarekin igaro
nituen 3 urte, eta ezagutu nituen gaur egun nire lagunak diren batzuk. Jolasak,
kantak, marrazkiak.. egiten pastasen genuen denbora. Horretaz gain, nire
lehenengo hitzak eta zenbakiak idazten hasi nintzen. Hitz egiten nekienez, nire
lagunekin harremanetan gehiago jartzen nintzen
Nire lehen saltoa izan
zen, Lehen Hezkuntzara iritsi nintzenean, jolasak, ipuinak eta kantak alde
batera utzi, eta bestelako jarduerak egiten hasi nintzenean. Lagunekin nuen
harremana asko indartu zen, eta benetako lagunak zeintzuk ziren konturatu
nintzen. Irakasleak ardura gehiago ematen hasi ziren, eta horrela azterketak
jartzen hasi ziren, gure jakintza neurtzeko. Eta ez dakit lehenengo azterketak
izango zirelako edo zer, baina gogoz ikasten nuen, eta oso nota onak ateratzen
nituen.
Ziklo honen amaneran, nire
etorkizunera begira, erabaki garrantzitsua hartu behar izan nuen. Eta nik,
letretatik joatea erabaki nuen. Horrela ekin nion, derrigorrezko bigarren
hezkuntzari. Bertan erabat desagertu ziren jolas, marrazki eta kantak; ezin esan
momentu dibertigarriak izan ez nituenik. Garai hau izan zen lagunak ondo
ezagutzeko balio izan zidan etaparik garrantzitsuena eta gaur egun dudan
koadrila finkatzekoa.
Eta berriz ere,
etorkizunera begira erabaki garrantzitsu bat hartzeko momentua iritis zitzaidan,
batxilergoa edo behe mailako zikloa. Eta nik nire ikasteko gogo txikiekin
batxilergoa egitea erabaki nuen, letrazko batxilergoa.
Bertan lagun berriak
ezagutu eta berriz ere momentu dibertigarriak pastasen nituen bitartean, nire
lehenengo suspentsoak iritis zitzaizkidan. Aurrez ez bezala, gainditzeko
esfortzu pixka bat egin behar baitzen. Eta horrela, nire alferkeriarekin,
azterketa guztiak gaindituz batxilergoa gainditzea lortu nuen. 2 urte eman
nituen batxilergoan. Irakasle guztiek selektibitatea zuten buruan. Hala ere,
nik patxadaz hartu nuen eta nota on batekin gainditzea lortu nuen.
Horren ostean, “Nutrición
y dietética” ikasten hasi nintzen, baina ez zitzaidanez gustatu, utzi egin
nuen. Eta urte hori ez galtzeagatik, goi mailako ziklo bat ikasten hasi
nintzen, “Educación infantil”. Aurten, haur hezkuntzako gradua egiten hasi naiz,
eta pasadan urteko goi mailako praktikak ere egiten ditut. Horregatik, 2.
lauhilabetea gehiago kostatu zait ondo ateratzea. Goizeetan klaseak nituelako,
eta arratsaldeetan, praktikak. Baina esan beharra dago, oso pozik nagoela. Eta
oso gustora.








