Abesti hau, egokia iruditu zaigu haur hezkuntzarako izan ere mugimendu-kanta bat da, dantzatzekoa edota mimo edo keinu bidez lantzekoa.Bertan, kanta bidez ekintza ezberdinak burutzen dituzte, horrela, psikomotrizitate-, emozio- eta kognitibo-aldagaiak landuz. Abesti hau, 4 urte inguruko haurrentzat zuzendua dago adin honetan hasten baitira kantak buruz ikasten eta nolabaiteko tonu-aldaketa dagoenez, haurrak kanta osoa errepikatu dezake eta beste batzuei abestu oroimen musika oinarri hartuta. Haur hezkuntzan abesti bilduma ezberdinak ezagutzea eta interpretatzea garrantzitsua da, abestien bidez beste ikasgai batzuk lantzeko aukera ematen baita. Hala, helburu nagusia ahotsa baloratzea izango da, adierazpen- eta komunikazio-tresna bezala.
Irakurri dut.
ResponderEliminarEz izenpetu denok lagun bakarraren lanik; horrela ez duzue gaindituko.
Imanol Urbietarena ere amaitu duzue; ez gehiagorik.
Lanak landuak izan behar dira, irakasleak izan nahiko bazenuke modura, niri horixe sinesterazi behar didazue zuen lanaren bitartez.