miércoles, 21 de marzo de 2012

Zein izan da eskaini didaten ikaskuntza? Irakasle onak gogoratzen ditut?

Eskola guztietan era askotako irakasleak daude, eta ikasleen iritzia irakasleekiko oso ezberdinak dira. Hau betidanik gertatu izan da.

Badira ikasleekiko hurbilagoak diren irakasleak, edozein momentuan ikasketen inguruan laguntza eskaintzeko prest daudenak, eta baita ikasketetatik at bizitza pertsonalean laguntza eskaintzeko prest daudenak ere. Baina aldi berean, badira irakasle serioagoak, edo ez hain hurbilak, zalantzak klase orduan argitzeko direla diotenak eta klase ordutatik aparte zalantzarik argitzen ez dituztenak.

Nire bizitza osoan bi ikastetxeetatik pasa naiz. Lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntza Deustuko ikastolan egin nituen, eta batxilergoa Botikazar institutuan. Bietan oso gustura egon nintzen, eta ditudan oroitzapenak oso onak dira. Oso gertuko ikastetxeak direla esango nuke, eta irakasleak beti prest laguntza eskaintzeko daudela, bai ikasketei dagokionez, eta baita bizitza pertsonalean ere.

Puntako bi adibide jarriko ditut: Alde batetik, gaztelaniako irakasleaz hitz egingo dut. Irakasle honek ikastetxean klaseak emateaz gain, unibertsitatean ere ematen zituen, eta hortaz, batxilergoa unibertsitatea zirudien. Denbora oso gutxian, hau da, klase bakar batean, gaiaren zati oso handi bat azaltzen zuen, oso azkar eta ia zalantzak galdetzeko astirik eman gabe. Bestalde, ekonomiako irakaslea genuen, nire ustez, bizitzan izan dudan irakaslerik hoberena izan da. Klaseak ematen zituen, poliki eta sortzen ziren zalantzak argituz. Gainera, jolas garaian klasean gelditzen zen genituen galderak erantzuteko, askotan goizeko 7:30 joaten zen gelara, klaseak hasi baino lehen gurekin zalantzak argitzeko eta beste askotan ere arratsalde osoak pasatzen zituen eskolan guri klase partikularrak ematen. Orokorrean, ekonomiako kalifikazioak oso onak ziren eta gaztelaniakoak baxuagoak.

Beraz, nire ustez irakasleak jokatzen duen papera, bere jokaera edo sorrarazten duen motibazioak ikasleengan eragin oso zuzena dauka. Hau ikusita, argi ikusten dut etorkizunean zein heziketa mota eskaini nahi dudan.

1 comentario:

  1. Hezkuntzaz hausnartzeko bide politari heldu diozu. Hala ere, zuk HHko irakaslea izan behar duzunez (eta DOko klasean ari garenez) horretara bideratzen ahalegindu behar zenuke.

    ResponderEliminar