viernes, 11 de mayo de 2012

Zoriontsu izateko eta pentsatzen jartzeko pedagogia




Eskola bakoitzak bere metodologia du, baina arrigarria iruditu zait, interneten aurkitu dudan Toshiro Kanamori irakasle japoniarraren metodologia. Irakaslea, Kanawara hiriko eskola batean aritzen da lanean, Lehen Hezkuntzako zikloan hain zuzen ere.

Irakasle honek helburu bakarra du: ikasleak zoriontsu izatea eta besteengan pentsatzen ikastea. Helburu hori lortzeko irakasle japoniarrak lan metodologia berezi bat jarri du praktikan. 

Kanamoriren irakaskuntza metodoari dagokionez, egunero ikasgelako hiru ikasleek gelako kuadernoan eskutitzak idazten dituzte beraien bizipen edo kezkak azalduaz. Ondoren ikasle horiek idatzitako hori beren gelakideei irakurtzen diote. Metodo honekin enpatia lantzen dute, haurrek beste pertsonen lekuan jartzen ikasten baitute sufrimendua konpartituz.

Bestalde, ikasgelan gatazka edo arazorenbat sortzean, guztien artean hitz egin ostean eta bakoitzak bere ideaiak edo pentsamenduak adierazi eta gero, erabakiak hartzen dituzte , arazo edo gatazka horri irtenbidea bilatuz. Beraz, esan daiteke, Kanamorik ez duela "agintaritza" osoa, ikasle txikien pentsamenduak entzuten baititu amaierako erabakia hartu aurretik. Seguruenik metodo honen bidez haurra baloratuago eta libreago sentituko da, bere pentsakera edo dituen ideia esateko libre baita.

Ikasleei edukiak helarazteaz gain, gizartean izan ditzazketen arazoez, ezbeharrez eta inguruko jendea galtzearen inguruan mintzatzen dira, batak besteari lagunduaz eta bata bestearen lekuan jarriaz.
Toshiro Kanamoriren metodo honen bidez haurrak bizitza baloratzen ikasten dute. Uneoro Kanamorik bizitza bakarra dela eta zoriontsu izan behar dugula azpimarratzen die haurrei, baina zoriontsaun hori lortzeko indurukoen zoriontasuna lortzea beharrezkoa dela dio eta ez zoriontasun indibiduala soilik.Beraz, zoriontasun hori lortsko ikasgelako kide guztien artean konfiantza eta batak bestearenganako babesa bultzatzen du.

Irakasle japoniarrak martxan jarririko lan metodologia hau oso hedaturik egon ez arren, beste lan metodologien parekoa dela argi dago. Izan ere, ikasturtean eman beharreko edukiak emateaz gain bizitzan zehar beharrezkoak izango zaizkien hainbat kontzeptu barneratzen erakusten baitie, pertsona bezala heziz.



No hay comentarios:

Publicar un comentario