sábado, 24 de marzo de 2012

Zein da neutralitate eta objetibitatearen arteko desberdintasuna?

Neutralitatea eta objetibitatea bi termino dira, eta garrantzitsua iruditzen zait hauen arteko desberdintasuna zain den azaltzea, gaiarekin hasi aurretik.
Neultraltasuna, gai baten inguruan ez posizionatzean datza, hau da, gai jakin baten inguruan duen iritzia ez ematea,ez hauen aldeko ideiak azalduz ezta kontrako ideiak azalduz.
Objetibitatea, aldiz, gai baten ingiruko benetako datuak aukeratzean datza, hau da, errealitatea den modukoa azltzea eta ez norberak gai horren inguruan duen iritzia azaltzea.

Hezkuntzan eta irakaskuntzan neutrala izan daiteke irakaslea? Galdera honen inguruan hausnartuko dut, gaurkoan. Nire ustez, irakaslea neutrala izan behar da, baina ez dut uste haur beti betetzen denik. Adibidez, klasean eztabaida bat planteatzen denean, edo irakasleak gai baten inguruan ikasleen iritzia eskatzen denean, berak ez du gai horren inguruko iritzirik eman behar. Ikasleak gai izan behar dira euren iritzi propioa sortzeko. Hala ere, nire ustez irakasleak eztabaida batean datuak emateko ardura izan behar du eta eztabaida gidatzeko ardura ere bai, baina beti ere,esan dudan bezala, bere iritzirik eman gabe.
Aurreko galderi erantzutea ez zait zaila egiten, zailagoa iruditzen zait praktikan jartzea. Kasu askotan ulertuko nuke hau ez betetzea,irakaslea neutrala izatea. Irakaslea haurren eredu izango da eta kontu handiz ibili behar du esaten eta egiten duenarekin.
Bestalde, irakasleari ez zaio iritziren bat gehiago entzutea gaizki etorriko, modu honetan berak bere ondorioak atera baditzake, baina hau, ikasle helduagoekin solilik egingo nuke. Aipatutako kasu honetan, gurasoak oso zorrotzak izan daitezke irakaslearekin eta hobe ez sartzea.
Amaitzeko esan beharra daukat, ez dela berdina politika edo baloreei buruzko iritzia ematea, edo ikasteko dauden metodoez esaterako. Beraz, momentua eta egoera aztertu beharko lirateke lehenik.

1 comentario:

  1. Zure tokaiari esan antzera: hausnarketa interesgarria (gero nire iritzia); baina maila handian HHko gelatik hurruntzen zaitu (eta DOko gaietatik ere bai). Zalantzarik gabe, gaiok ere pentsatu behar dira irakasle lanean jarduteko; hala ere, esan behar dut guk (DOko klasekook) curriculumean ardaztu behar dugula gure hausnarketa.
    Hori guztiori esanda, neutralitate eta objektibitateaz, gure ikuspegitik:
    Gu objektuak ez garen neurrian objektibo ezin izan gaitezke (irakurri objetividad erdarazko wikipedian); objektibitaterik ezin egon daitekeela jakinda jokatu behar da gelan ere, objektibo izaten ahaleginduta.
    Nola den hori? Perfekziorik aurkitu ezin badugu ere, horren bila ahalegindu behar dugun moduan.

    Desberdintasun hori nabarmentzea garrantzitsua dela uste dut eta horrexegatik egiten dut. Gure objektibitaterako ahaleginak subjektiboak dirala jakin behar dugu, bai guk egindakoaz pentsatzeko (batzuetan gure burua ez zigortzeko), bai besteoi entzuteko eta baita besteok egindakoaz pentsatzeko ere.

    ResponderEliminar