Aste honetan proposatuko dudan jarduera, oso jarduera dibertigarria da, batez ere, ume txikientzako. Aste honetan, gorputzekin mural bat egingo dugu. Urte bateko umeekin burutuko dugun jarduera da.
Egingo dugun lehengo gauza, klasea papereztatuko dugu, mural handi bat sortuz. Haurrak, haur-oihaletan utziko ditugu. Eta platerrak jarrito ditugu kolore ezberdineko tenperekin. Umeek modu librean margotuko dute, nahi duen kolorea erabiliz, eta nahi duten gorputz atalarekin margotuz.
Jarduera hau burutzeko, irakasleok, arreta guztiz egon beharko gara, pintura jan ez dezaten. Gustoko duten jarduera da, froga egin dut eta. Honen helburua da, umeek bere gorputzaren bidez, proiektatu ahal izatea haiek nahi dutena. Baita koloreen nahasiak ere ezagutzea, eta kolore ezberdinak.
Hau bukatzerakoan, irakasleon lana hasiko da, modu aktibo batean. Ume guztiak dutxatu egin beharko ditugu, eta jantzi berriro. Ez da batere erreza!
Azkenik, murala kendu, eta glasean jarri egin dugu. Umeak ikaratuta geratu dira, bere gorputzekin proiektatu dutena ikustean.
Oso ariketa dibertigarria izan da, bai umeentzat eta bai irakasleontzat. Haien poztasuna ikustea, guretzat, gauzarik hoberena delako.
miércoles, 25 de abril de 2012
martes, 17 de abril de 2012
Eskuak garbitzearen garrantzia
Aste honetako gaia higienea da eta beraz, aste honetan osasuntsu egoten jarraitzeko eskuak garbitzeak duen garrantziaz jardun naiz ikasgelan.
Eskuak garbitzea zeregin sinple bezain beharrezkoa da,egunero egiten dugun ekintza higieniko garrantzitsuenetako bat. Izan ere, jarduera honekin, gaixotasun infekzioso askoren kutsatzea deuseztatzen dugu. Beraz, argazkiak atera ditut nola egiten den ez ahazteko. Hala, datorren astean komunean jarriko ditut haurrek gogorarazteko.
Horrez gain, garrantzitsua iruditu zait gurasoak eskuak garbitzearen garrantziaz ohartaraztea eta hau egiteko modu egokia zein den azaltzea.
Esan beharra dago ohiko infekzioen % 80 baino gehiago eskuen bidez igarotzen direla, eta batik bat haurrengan, izan ere txikiak direnean dena eskuekin hartzen dute. Beraz, oso garrantzitsua da eskuak garbitzea: jan baino lehen; jatekoa prestatu aurretik; umeei jaten eman baino lehen eta ondoren; komunera joan ondoren edo umeei pixoihala aldatu ostean; mukiak kendu, eztula egin edo eskuen gainean doministiku egin eta gero; beste ume batekin partekatutako jostailuak erabili ondore; maskotak ukitu ostean… Gurasoek hau egiteko joera hartzen badute, haurrek ere ohitura on hau ikasiko dute gaixotasunak izateko portzentajea jaitsiz.
Baina, eta nola garbitu behar dira eskuak?
Lehenik ur epela ipini behar dugu, hotza ez baita nahikoa bakteriak deuseztatzeko. Ondoren, eskuak xaboia hartu eta eskuak elkarren artean igurtzi 20 bat segundoz. Batez ere, hatz-mamiak eta atzazal azpiak garbitu behar ditugu (bakterioen %95 baino gehiago azazkalen azpian baitaude. Azkenik, eskuak 10 segunduz uretan eragin ondoren, eskuak ondo-ondo sikatu. Komenigarria da honetarako toaila garbi eta lehor bat erabiltzea.
Hala ere, haurrak ohitura osasuntsu honetara bultzatzeko, Lunnien bideo bat ipini diet klasean, eskuak garbitzea jarduera motibagarri izateaz gain, ohikoa bihur dadin beraien egunerokoan.

Haurrak beren kabuz heziz
Irakurtzen hasi aurretik bideoa ikusi baduzue, harrituta egongo zarete, ni behintzat, bideoa ikusi nuenean harrituta bainengoen. Harrigarria da, pertsonok gure kabuz ikasteko dugun gaitasuna eta bideo honetan argi ikusten da gaitasun hori oso barneratuta daukagula.
Egun, leku askotan ez dago ez irakasle ezta eskolarik ere, eta gainera hori gutxi balitz, irakasle askok ez dute egoera hori dagoen lekuetara joan nahi, beraz, egoera honen aurrean, Sugatak, ordenagailuak ezarri ditu gune hauetan, haurrek beren kabuz ikasi dezaten. Hasieran, urteen buruan egiten diren esperimentuak ikusi direnean, haurrek beren kabuz egiten dituzten ekintzak aztertzen dira, eta ekintza horiek aztertuz, beren kabuz ikasteko duten gaitasun bizia azaldu da. Haurrek interesa dute, heziketa gertatzen dela dio Sugata Miltrak, eta hori egia den arren, nire ustez, joera hori ez da haurretan bakarrik gertatzen, izan ere, pertsona orok zerbait ikasteko interesa baldin badu, azkenean baliabideekin ikasiko duela uste dut.
Teknologia berriek mundu guztian izan duten eragina ere aipatzen du, teknologia berriak direla eta heziketan eman diren aurrerapenak azpimarratuz. Adibide gisa ikusten da, haurrek ikasgelan dituzten ordenagailu bidez galdera desberdinei erantzuteko informazioa aurkitzea, aurretik gaiaren inguruan ezer jakin gabe. Hala ikus genezake, banakako heziketa bat emateko aukera bat dagoela. Hala ere, nire ustez, metodo hau egokia bada ere, irakaslearen lana ez da baztertu behar, ikasleek beren kabuz informazioa aurkitzen badute ere, gero informazio hori irakasleak osatu egingo lukeelako. Gainera lanak eta eskolako ekintzak egiterako orduan gertutasuna handiagoa izango litzake.
Hala ere, modu honetan haurra motibatuago egotea posible da, eta motibatuak gaudenean hobeto ikasten dugunez, kontzeptuen barneratzea egokiagoa izango litzatekeela deritzot. Metodo hau erabiliz eta irakasleak dituen baliabideak elkartuz eta bien arteko nahasketa bat eginez, ikasleek jasoko luketen heziketa osatua izango litzateke, eta sormena eta autonomia lantzeaz gain, gai desberdinak aztertzeko aukera bikaina izango litzateke.
Amaitzeko esan, haurrak beren kabuz heztea metodo egoki bat litzatekeela, modu askotara ikasteko aukera zabaltzen duelako eta irakasteko irakaslerik ez badago ikasketa autonomiari ekin behar zaiolako. Hau guztia esan ondoren, zer deritzozue metodo hau? Ikasteko egokiena ahal da?
domingo, 8 de abril de 2012
Zeintzuk dira ikasteko behar ditudan baldintzak?
Ikasteko prozesua era askotakoa izan daiteke. Izan ere, pertsonaren arabera izaten da. Hau da, pertsonaren beharretara egokituta. Esan daiteke, ikasi ahal dela edozein lekutan, baina ikasitakoa ondo barneratzeko, nire ustez bakoitzak baldintza batzuk ditugu, erosoago sentiarazten gaituztenak.
Ikasi beharrekoak ere zerikusi handia dauka. Niri, orokorrean bakarrik ikastea gustatzen zait, beste pertsonekin baldin banago, denbora asko galtzen dut eta ikasitakoa ere ez dut berdin barneratzen, baina askotan, lagunekin ikasteko beharra sentitzen dut, matematika arloan adibidez, zalantzak argitzeko eta galderak denen artean planteatzeko.
Ahozko azalpenak ere, lagunekin prestatzea gustatzen zait, horrela, denen artean hitz egiteak eragiten digun lotsa puntu hori pixkanaka - pixkanaka desagertzen joango da eta gainera lagunek azalpena zuzentzen edo hobetzen lagunduko digute.
Leku oso lasai batean ikastea gustatzen zait, zaratarik gabe eta mahai baten aurrean. Normalean nire logelan ikasten dut, bakarrik eta molestatuko didan guztia ahaztuz. Liburutegian lan egitea ez zait gustatzen, lasaitasuna ez da berdina, ezta isiltasuna ere. Beste batzuetan, eguraldia ona dagoenean, mendian edo hondartzan ikastea ere gustuko dut, leku horiek lasaitasuna sentiarazten baitidate.
Lan ordutegia niretzat oso garrantzitsua da, ez zait gustatzen goizean ikastea, nahiago dut goizak ariketa praktikoak egiteko erabili, eta memoriaz ikasi beharrekoa arratsalderako utzi. Arratsalde guztia liburuen aurrean pasatzeko gai naiz baina ordu batetik aurrera, liburuak itxi eta telebista pizten dut, izan ere, momentu bat iristen da non nekearen ondorioz kontzentrazioa galduko dugu eta ezinezkoa gertatuko zaigu informazio gehiago barneratzea.
Ikasketen inguruan motibazioa sentitzea ere oso garrantzitsua iruditzen zait, eta esparru horretan irakasleek zerikusi handia dutela iruditzen zait. Izan ere, irakasle on batek, bere gaiarekiko interesa sortzen jakingo du eta ondorioz errazago eta gogotsu egingo dugu lan horren inguruan.
viernes, 6 de abril de 2012
Irakur - idazketa
Haur Hezkuntza, irakur- idazketa garaia da eta hemen utzitako orrialdean ikus daiteke modu dibertigarri batean nola landu eta nola ikasi.
http://ntic.educacion.es/w3//eos/MaterialesEducativos/mem2007/aprendizaje_
Programa hau fonemen eta grafien aurkezpena lau mailatan oinatzen da: bokalak, silaba zuzenak, silaba mixtak, ortografia, e.a.
Programak emaitzen balantzea ematen du hezitzaileari orientatzeko.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)