jueves, 8 de marzo de 2012

Hezkuntza benetan garrantzitsua delako...

Dakigun bezala, hezkuntza formala, eskola batean ematen den hezkuntza da, marko instituzionalaren barne. Gaur egun haur guztiek jasotzen dute hezkuntza formala, bere bizitzako lehen urteetatik, baina haur bakoitzak modu ezberdinetara jasotzen du, eta beraz, eragin ezberdina izango du pertsonaren arabera.

Hezkuntza formala eraginkorra dela iruditzen al zaigun galdetzen digutenean beraz, pertsonaren arabera dela esango nuke. Hau da, hezkuntza formala guztiz beharrezkoa dela iruditzen zait baina argi dago haur batzuetan emaitza onak emango dituela eta beste batzuetan ez.

Hala ere, hezkuntza formalarekin soilik heztea ezinezkoa izango litzatekeela iruditzen zait. Izan ere, haur baten heziketan, hezkuntza mota ezberdinak parte hartu behar luketela iruditzen zait, guztiek eskaintzen baitute zerbait ezberdina, haurrari oso baliagarri gertatuko zaiona.

Hezkuntza informalak esaterako, gizakiaren eremu sozialean ekarpen handiak egin ditzakeela esango nuke, beste gizakiekin harremanak sustatuz eta elkarlana bultzatuz.

Laburbilduz, haur baten heziketan, nahiz eta hezkuntza formala oso garrantzitsua izan, beste hezkuntza motek ere parte hartu behar luketela uste dut. Izan ere, heziketa on eta osatu bat, hiru hezkuntza moten elkarlanarekin lortuko dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario