miércoles, 16 de mayo de 2012

NIRE IBILBIDE AKADEMIKOA



            Nire azken sarreran, nire bizitzari buruzkoa izango da. Ideia ona iruditu zait nire ibilbide akademikoaz hitz egitea.
            Nire ibilbide akademikoa, 3 urtekin hasi zen, Deustuko ikastolan, Amaia andereñoarekin. Berarekin igaro nituen 3 urte, eta ezagutu nituen gaur egun nire lagunak diren batzuk. Jolasak, kantak, marrazkiak.. egiten pastasen genuen denbora. Horretaz gain, nire lehenengo hitzak eta zenbakiak idazten hasi nintzen. Hitz egiten nekienez, nire lagunekin harremanetan gehiago jartzen nintzen
            Nire lehen saltoa izan zen, Lehen Hezkuntzara iritsi nintzenean, jolasak, ipuinak eta kantak alde batera utzi, eta bestelako jarduerak egiten hasi nintzenean. Lagunekin nuen harremana asko indartu zen, eta benetako lagunak zeintzuk ziren konturatu nintzen. Irakasleak ardura gehiago ematen hasi ziren, eta horrela azterketak jartzen hasi ziren, gure jakintza neurtzeko. Eta ez dakit lehenengo azterketak izango zirelako edo zer, baina gogoz ikasten nuen, eta oso nota onak ateratzen nituen.
            Ziklo honen amaneran, nire etorkizunera begira, erabaki garrantzitsua hartu behar izan nuen. Eta nik, letretatik joatea erabaki nuen. Horrela ekin nion, derrigorrezko bigarren hezkuntzari. Bertan erabat desagertu ziren jolas, marrazki eta kantak; ezin esan momentu dibertigarriak izan ez nituenik. Garai hau izan zen lagunak ondo ezagutzeko balio izan zidan etaparik garrantzitsuena eta gaur egun dudan koadrila finkatzekoa.
            Eta berriz ere, etorkizunera begira erabaki garrantzitsu bat hartzeko momentua iritis zitzaidan, batxilergoa edo behe mailako zikloa. Eta nik nire ikasteko gogo txikiekin batxilergoa egitea erabaki nuen, letrazko batxilergoa.
            Bertan lagun berriak ezagutu eta berriz ere momentu dibertigarriak pastasen nituen bitartean, nire lehenengo suspentsoak iritis zitzaizkidan. Aurrez ez bezala, gainditzeko esfortzu pixka bat egin behar baitzen. Eta horrela, nire alferkeriarekin, azterketa guztiak gaindituz batxilergoa gainditzea lortu nuen. 2 urte eman nituen batxilergoan. Irakasle guztiek selektibitatea zuten buruan. Hala ere, nik patxadaz hartu nuen eta nota on batekin gainditzea lortu nuen.
            Horren ostean, “Nutrición y dietética” ikasten hasi nintzen, baina ez zitzaidanez gustatu, utzi egin nuen. Eta urte hori ez galtzeagatik, goi mailako ziklo bat ikasten hasi nintzen, “Educación infantil”. Aurten, haur hezkuntzako gradua egiten hasi naiz, eta pasadan urteko goi mailako praktikak ere egiten ditut. Horregatik, 2. lauhilabetea gehiago kostatu zait ondo ateratzea. Goizeetan klaseak nituelako, eta arratsaldeetan, praktikak. Baina esan beharra dago, oso pozik nagoela. Eta oso gustora.
           



Elkarrizketaren mapa kontzeptuala


viernes, 11 de mayo de 2012

Zoriontsu izateko eta pentsatzen jartzeko pedagogia




Eskola bakoitzak bere metodologia du, baina arrigarria iruditu zait, interneten aurkitu dudan Toshiro Kanamori irakasle japoniarraren metodologia. Irakaslea, Kanawara hiriko eskola batean aritzen da lanean, Lehen Hezkuntzako zikloan hain zuzen ere.

Irakasle honek helburu bakarra du: ikasleak zoriontsu izatea eta besteengan pentsatzen ikastea. Helburu hori lortzeko irakasle japoniarrak lan metodologia berezi bat jarri du praktikan. 

Kanamoriren irakaskuntza metodoari dagokionez, egunero ikasgelako hiru ikasleek gelako kuadernoan eskutitzak idazten dituzte beraien bizipen edo kezkak azalduaz. Ondoren ikasle horiek idatzitako hori beren gelakideei irakurtzen diote. Metodo honekin enpatia lantzen dute, haurrek beste pertsonen lekuan jartzen ikasten baitute sufrimendua konpartituz.

Bestalde, ikasgelan gatazka edo arazorenbat sortzean, guztien artean hitz egin ostean eta bakoitzak bere ideaiak edo pentsamenduak adierazi eta gero, erabakiak hartzen dituzte , arazo edo gatazka horri irtenbidea bilatuz. Beraz, esan daiteke, Kanamorik ez duela "agintaritza" osoa, ikasle txikien pentsamenduak entzuten baititu amaierako erabakia hartu aurretik. Seguruenik metodo honen bidez haurra baloratuago eta libreago sentituko da, bere pentsakera edo dituen ideia esateko libre baita.

Ikasleei edukiak helarazteaz gain, gizartean izan ditzazketen arazoez, ezbeharrez eta inguruko jendea galtzearen inguruan mintzatzen dira, batak besteari lagunduaz eta bata bestearen lekuan jarriaz.
Toshiro Kanamoriren metodo honen bidez haurrak bizitza baloratzen ikasten dute. Uneoro Kanamorik bizitza bakarra dela eta zoriontsu izan behar dugula azpimarratzen die haurrei, baina zoriontsaun hori lortzeko indurukoen zoriontasuna lortzea beharrezkoa dela dio eta ez zoriontasun indibiduala soilik.Beraz, zoriontasun hori lortsko ikasgelako kide guztien artean konfiantza eta batak bestearenganako babesa bultzatzen du.

Irakasle japoniarrak martxan jarririko lan metodologia hau oso hedaturik egon ez arren, beste lan metodologien parekoa dela argi dago. Izan ere, ikasturtean eman beharreko edukiak emateaz gain bizitzan zehar beharrezkoak izango zaizkien hainbat kontzeptu barneratzen erakusten baitie, pertsona bezala heziz.



lunes, 7 de mayo de 2012

Musika sortuz oinekin!!!


Egunero, bere programen parte gisa erabiltzen dute musika Haur Hezkuntzako irakasle eta hezitzaileek. Baina, nondik datorkio magikotasuna musikari? Zergatik da hain boteretsua? Umeek naturaltasunez erantzun diezaiokete musikari. Ume txikiek musikaz gozatzen dute,  eta mugimendua, sormena eta sozializazioa agertu daitezen, era zoragarritzat dute. Ez diegu umeei gozatzeko esperientzia besterik eskainiko, baizik eta ikastea sustatuko dugu, garapena lagunduz eta umeen harremanak sendoak eta osasungarriak izan daitezen oinarriak ezarriz.


Baina adin hauetarako eta Haur Hezkuntzarako zein da estrategia edota musika tresnarik onena? ZU ZEU! Guztiok egin dezakegu musika zoragarria gure ahotsa erabiliz, eskuekin txalotuz, edota oinekin dantzatuz.  Gure zaintzapean ditugun haurtxoei gozamen gehien ematen dieten soinuak aurkitu behar ditugu. Ez dago musikala izateko era egoki edo desegokirik, esperimentatzeko aske sentitu behar dira, soinu berriak sortzeko. Horretarako, gehien gustatzen zaiguna aukeratu dezakegu; dibertigarri eta esanguratsuena.


Hilabete gutxiko haurtxoek, agian, ez dute hitzik abestuko, baina ederki afinatuta dituzte belarriak erritmo eta melodietarako. Bere ahotsaren patroiak liluratuta, arretatsu begiratuko dute, soinuak antzeztarazten saiatuz edo atseginez eskuei edo hankei feraginez.  Ume txikiek txalotuz,  jauzi eginez edo bere laguntzaz kulunkatuz hartu dezakete parte abesti batean. Zenbait soinu, hitz ezagun edo dibertigarri suertatu dakizkieke. Dantzatu edo abesteko ahalegina egin dezakete edota jostailu musikalen soinuak arakatuz dibertituko dira.  Denok dakigu bi eta hiru arteko umeei izugarri gustatzen zaizkiela musika jolasak eta istorioak eta mugimenduak dituzten kantuak.  Asko gustatzen zaie kantuak dantzekin edota mugimenduekin inprobisatuekin lotzea.  Bada, rol eta leku bat izango dute guztiek, soinuak entzunez  eta proposatzen dizkiegun bibrazioak sentituz soilik, edo aktiboki parte hartuz dantza, tresna edo bestelako gailuekin.


Gaurkoan egingo dugun ariketa oinekin musika sortzea izango da!

http://www.mothergoose.com/Games/flashGames/monkeyMusic.htm


domingo, 6 de mayo de 2012

Irakasle bikaina


Zein da irakasle bikaina izateko estrategia? Edo estrategiarik ba al da? Izaera konkretu bat eduki behar al da? Edo izaera desberdinek haurraren heziketa aberasten dute? Irakasle bikainik ba al da? Edo irakasle on eta txarrak izaten ikasten da? Irakaslea al da protagonista? Edo ikaslea da protagonista bakarra?


Galdera hauek planteatu ondoren, erantzun bat bilatzea beharrezkoa da, erantzun erabat argia ez bada ere, horren inguruan hausnartzea behintzat. Egia esan ez dut uste, irakasle bikaina izateko estrategiarik dagoen, agian gauza bat egitean, irakasle hobeagoa izateko aukera duzu, baina ez dyu uste formula sekreturik jakin behar denik. Irakasle bakoitzak bere metodo eta lan egiteko moduak ditu, eta modu horiek ikasle batzuei beste batzuei baino hobekiagoak irudituko zaizkie. Baina azken finean kontua ez da irakasteko modua, haurrak gustura eta motibaturik ikastea baizik. Hau erraz esaten den arren, ez da batere lan erraza, ikasle guztiak desberdinak direnez, denak gustura egotea zail samarra delako, baina horixe da lan honen gakoa, denak gustura sentitzeko bidea bilatzea.

Izaerari dagokionean, ez dut uste, irakasle izateak, izaera konkretu bat eskatzen duenik, baina bai, izaera batzuk ez datozela bat lan honekin, edo agian moldatu beharrekoak direla. Nire ustetan, espresatzeko modu egoki bat edukitzea funtsezkoa da irakasle izateko garaian, eta baita hizkuntza ere, izan ere, hizkuntzaren bidezko transmisioa baita gure heziketan ematen dena, beraz, bi faktore hauek oso garrantzitsuak direla azpimarratu nahi nuke. Honela, irakasle ona izateko, gaiak azaltzeko garaian, ondo espresatzen edo azalpen egokiak ematen jakitea funtsezkoa dela uste dut, baita horretarako hizkuntza aberats eta egokia erabiltzea ere, hizkuntza ulertzeko bidea izateaz gain, ikasleek guk hitz egiteko moduarengatik ikasiko dutelako.

Protagonismoa ere aipatu beharreko puntua dela iruditzen zait, izan ere, dudarik gabe, ikasgelako protagonista bakarrak ikasleak izan behar dute, beraiek baitira heziketa jasotzeaz gain, hezteko bidean daudenak. Haurra protagonista sentitzea beharrezkoa da, honela motibatuago egongo delako eta egin beharreko ekintzak ere gusturago egingo dituelako. Baina nola eman protagonismoa hau ikasleei? Ariketak egiteko garaian, beraiei galdetzea ondo legoke, honela beraiek izango direlako, ariketa osoa burutuko dutenak, eta irakasleak beti laguntzaile lana egingo duen arren, ez da inoiz protagonista izango. Honela, ikasleak beren kabuz ere gauzak egiteko joera hartuko dute. Ekintzak egiteko garaian irudimena lantzea ere oso garrantzitsua iruditzen zait, protagonista izateko bide horretan, beren garapena garatzeko bide ezin hobea delako, beren ideiak argituz, sormena zabalduz, ideia berriak sortuz…

Amaitzeko beraz, esan irakasle ona izateko, ikaslea protagonista sentiaraztea funtsezkoa dela, bere heziketan gustura sentiaraziko diolako eta eman beharreko pausuak egiteko indar gehiago izango duelako.

viernes, 4 de mayo de 2012

Ipuinak

Ongi gogoratzen dut, haurra nintzenean ipuinak entzuteak sortzen zidan zirrara bizia. Ipuinen bat kontatuko zidatela esaten zidaten bakoitzean, begiak argi irekitzen nituen eta ahoa zabal-zabalik nuela jartzen nuen aurpegia. Nire lengusu txikiei ipuinen bat kontatzen dieten bakoitzean, aurpegi bera jartzen dute, zirrara biziko aurpegia.

Umeek ipuinen bidez asko ikasten dutela iruditzen zait. Haurren lehenengo urteetan, ikasteko modu bikaina dela esango nuke, adin horretan ikasteko irrikitaz daudelako, arreta handiz entzuten gaituzte. Ipuinen bidez, kontzeptu desberdin eta berriak ikasi eta barneratzeko aukera ere izan daitekeela uste dut, ipuinak, hala ere, Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan baina garrantzia handiagoa duela uste dut, haur hezkuntzan txikiagoak izanik arreta eta interes gehiago jarriko dutelako.

Haurrek  oso gustuko dituzte ipuin kontaketak.Gainera ipuin bera behin baino gehiagotan entzun badute ere, berriz entzuteklo prest egongo dira, zer pasako den jakinda ere, Lehenengo aldiz entzutean, detaile batzuetaz ohartuko direlako eta  behin eta berriz entzutean, ipuinak bere osotasunean duen mezua barneratuko baitu. Honela, gizarteko jokabide egokiak garatuz. Gainera ipuinak kontatzean baloreak barneratzen dituzte, beraz, honekin esan dezakegu, ipuin kontaketa garrantzi handiko fasea dela.

Beraz, ipuinen erabilera sustatzea funtsezkoa  dela azpimarratu nahi nuke, ikasteko bide zoragarri zein aberasgarria baita.