miércoles, 28 de marzo de 2012

Irakasleon papera ikasleei arazo bat konpontzen laguntzerako unean...


Argi gera dadila ez dagoela konponbide magikorik ezta bakarrik ere prozesu honetan. Ikasle bati laguntzerako garaian batekin  funtzionatzen duena gerta liteke guztiz alferrikakoa izatea beste batekin.
Nola lagundu ahal diezaiekegu ikasleei? Nola lagun diezaiekegu ikasketaren bidaia honetan? Lehenengo eta behin bere buruarengan sinetsi behar dute. Kontzeptu positiboek estimulatu egiten gaituzte; negatiboek, ordea, deprimitu. Eta etsita ez goaz inora. Laguntzeko kapazak garela onartu eta sentitu behar dugu, ikasleei sentipen hori igorri ahal izateko.
Norbaiti laguntzeko, lehenago entzun egin behar zaio. Izan ere, entzunez beti aurkitzen da arazoaren jatorria. Hala ere, askotan ez da azalean agertzen eta lerro artean irakurri behar izango dugu. Gehienetan, entzun eta arazoa zein den finkatu ondoren, arazoei aurre egiteko konfiantza transmititu behar zaio ikasleari, behar duen kemena bere baitan bilatzeko. Gakoa ez datza, dena ondo egin duela esatean, baizik eta entzutean eta arazoa zein den azaltzean. Ikasleak gu beraren alde gaudela sentitu behar du. Guk ikasleari, daukan egoera ulertzeko, informazioa eta konfiantza eman behar diogu; baina ezin dugu egin beraren ordez berak egin behar duen lana, inork ez bailituzke inoiz konpondu beharko beste baten arazoak. Konponbidea bilatzen lagundu ahal diogu ikasleari, baina benetan hura aldatzeko saiakera berak bakarrik egin dezake.
Puntu bakar bat nahikoa izan daiteke ikaslearen gogoaren euskarria ezartzeko. Baina hauxe da, hain zuzen ere, lan honetako alderik zailena eta denbora gehien eramango diguna, ikasle horri zer gertatzen zaion jakitea. Ikaslearekiko elkarrizketa hauetan ezin dugu baztertu ezein xehetasun ( hasiera batean garrantzirik gabekoa iruditzen bazaigu ere): ikaslearen bizimoduaren gorabeherak, adina, osasuna, zaletasunak, gustuak, izandako irakasle eta ikaskideekiko harremanak eta, batez ere, zein den ikaslearen ustez arrakasta ezaren arrazoia, edo nori edo zeri leporatzen dion porrota. Azken galdera hauei erantzuteko kapazak bagara, ikasle horri laguntzeko aukera izango dugu.
Datu guztiak aztertuta, eta arazoa zein den argi ikusita, ezin da gezurretan ibili. Ikasleari egia esan behar zaio,gertatzen dena ezagutu behar du, esan bezala, berak konponduko baitu daukan arazoa. Guk prozesu horretan lagundu besterik ez diogu egingo.
Etsita dauden ikasleen sintoma nagusia irakaslearenganako mesfidantza izaten da. Guregan aztertzaileak eta etsaiak ikusten dituzte eta euren alde gaudela sentitu arte zaila egiten zaigu laguntzea eta hauek guri kasu egitea. Guregan konfiantza izan behar dute esaten dieguna sinetsi behar dutelako. Daukaten arazoa onartu behar dute, eta etsai baten aurrean zaila da onartzea.Irakasle izango garenok jakin behar dugu ikasleak defentsak jaitsi arte ezinezkoa dela arazoa zein den ikustea.
Azkenik,   ikaslea, arazoak konpontzen ari diren heinean, galdutako konfiantza berreskuratzen hasiko da, eta horrek asetasun pertsonala ekarriko dio. Bete daitezken helburuak ezartzeak bihurtzen du ikaskuntza esperientzia aberasgarri eta pozgarria.
Mayes-en hitzak (Martin Luther King-en irakaslea izan zenarenak): "kontuan hartu behar dugu bizitzaren tragedia ez dela helburu bat ez lortzea, tragedia dena helbururik ez izatea da. Ametsak lortu gabe hiltzen dena ez da kalamidadea, ametsik egiten ez duena, bai ordea".

martes, 27 de marzo de 2012

Klasean landutako gaitasuna

AMA POZIK IZATEKO GAITASUNA:
- Errespetuz tratatzea, maitasunez: irainik ez, ahotsa altxatu gabe etab.
- Etxean laguntzea: etxeko lan guztiak denen artean egitea (ohea egin, gela txukun mantendu etab.)


" Hermano mayor" programan ikusi dugun bezala, seme-alabek duten jarrera, oso desegokia izaten da. Ez dute ama errespetuz tratatzen;hala nola,  irainduz, ohiukatuz baita jipoitu ere. Gainera etxean ez dute ezer egiten, ez dute etxeko lanekin laguntzen; ez dute oherik egiten, ez dute ikasten, ez dute lanik egiten...horrela bizitza osoa gurasoen menpe egonez. Gure ustez, gaitasun hau, txikitatik ikasten joaten da, familia eta hezitzaileen laguntzaz.

BESTE KULTURA BATZUETARA HURBILPENA

Norberak bere jatorrizko kulturako jolasak ezagutuz, norberaren burua eta ohiturak lantzen ditu. Horregatik, garrantzitsua da beste kultura batzuetara hurbilpena egitean gure kulturaren gainean ere hausnartzea.


• Balore eta ideien transmisioa. Munduko jolasak gizarte eta une historiko ezberdinetan sortuak dira, eta balore eta ideia ezberdinak gordetzen dituzte beren baitan. Baina kontuz bultzatu nahi ez ditugun baloreekin: sexismoa, indarkeria, gerra, konpetentzia.... Kasu askotan jolasak moldatu daitezke, erabil dezagun imajinazioa! Gainera, haurrei gizarte ezberdinen ezaugarrien gainean hausnartzeko ere erabili ditzakegu.

Kultur aniztasunaren haritik. Toki ezberdinetako pertsonengandik hurbilago sentitzeko tresna paregabea izan daitezke jolasak: gure arteko antzekotasunak azpimarratu, beste herriak...

• Jolas egiteak, munduko beste herriengandik hurbilago sentiarazten gaitu.

• Haurren arteko harremanetan benetako ekarpen aberats bat egin nahi baldin badugu jolasen bitartez, jolasak edo jostailuak banatu egin behar dira. Garrantzitsuagoa da adibidez talde osoaren bitartez eginiko jostailu bat guztien artean erabiltzea, norberak berea egitea baino.

• Jarduera ezberdinetan, kultura ezberdinetako elementuak agertzea zainduko dugu. Jolasa aberastu dezakeen kulturen arteko antzekotasunak eta ezberdintasunak bilatuko ditugu. Adibidez, jolas bat egiterako orduan toki ezberdinetako esaerak erabil daitezke, toki ezberdinetako elementuak erabiliz eraiki daiteke beste jolas bat... ( Munduko jolasak )

sábado, 24 de marzo de 2012

Zein da neutralitate eta objetibitatearen arteko desberdintasuna?

Neutralitatea eta objetibitatea bi termino dira, eta garrantzitsua iruditzen zait hauen arteko desberdintasuna zain den azaltzea, gaiarekin hasi aurretik.
Neultraltasuna, gai baten inguruan ez posizionatzean datza, hau da, gai jakin baten inguruan duen iritzia ez ematea,ez hauen aldeko ideiak azalduz ezta kontrako ideiak azalduz.
Objetibitatea, aldiz, gai baten ingiruko benetako datuak aukeratzean datza, hau da, errealitatea den modukoa azltzea eta ez norberak gai horren inguruan duen iritzia azaltzea.

Hezkuntzan eta irakaskuntzan neutrala izan daiteke irakaslea? Galdera honen inguruan hausnartuko dut, gaurkoan. Nire ustez, irakaslea neutrala izan behar da, baina ez dut uste haur beti betetzen denik. Adibidez, klasean eztabaida bat planteatzen denean, edo irakasleak gai baten inguruan ikasleen iritzia eskatzen denean, berak ez du gai horren inguruko iritzirik eman behar. Ikasleak gai izan behar dira euren iritzi propioa sortzeko. Hala ere, nire ustez irakasleak eztabaida batean datuak emateko ardura izan behar du eta eztabaida gidatzeko ardura ere bai, baina beti ere,esan dudan bezala, bere iritzirik eman gabe.
Aurreko galderi erantzutea ez zait zaila egiten, zailagoa iruditzen zait praktikan jartzea. Kasu askotan ulertuko nuke hau ez betetzea,irakaslea neutrala izatea. Irakaslea haurren eredu izango da eta kontu handiz ibili behar du esaten eta egiten duenarekin.
Bestalde, irakasleari ez zaio iritziren bat gehiago entzutea gaizki etorriko, modu honetan berak bere ondorioak atera baditzake, baina hau, ikasle helduagoekin solilik egingo nuke. Aipatutako kasu honetan, gurasoak oso zorrotzak izan daitezke irakaslearekin eta hobe ez sartzea.
Amaitzeko esan beharra daukat, ez dela berdina politika edo baloreei buruzko iritzia ematea, edo ikasteko dauden metodoez esaterako. Beraz, momentua eta egoera aztertu beharko lirateke lehenik.

miércoles, 21 de marzo de 2012

Zein izan da eskaini didaten ikaskuntza? Irakasle onak gogoratzen ditut?

Eskola guztietan era askotako irakasleak daude, eta ikasleen iritzia irakasleekiko oso ezberdinak dira. Hau betidanik gertatu izan da.

Badira ikasleekiko hurbilagoak diren irakasleak, edozein momentuan ikasketen inguruan laguntza eskaintzeko prest daudenak, eta baita ikasketetatik at bizitza pertsonalean laguntza eskaintzeko prest daudenak ere. Baina aldi berean, badira irakasle serioagoak, edo ez hain hurbilak, zalantzak klase orduan argitzeko direla diotenak eta klase ordutatik aparte zalantzarik argitzen ez dituztenak.

Nire bizitza osoan bi ikastetxeetatik pasa naiz. Lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntza Deustuko ikastolan egin nituen, eta batxilergoa Botikazar institutuan. Bietan oso gustura egon nintzen, eta ditudan oroitzapenak oso onak dira. Oso gertuko ikastetxeak direla esango nuke, eta irakasleak beti prest laguntza eskaintzeko daudela, bai ikasketei dagokionez, eta baita bizitza pertsonalean ere.

Puntako bi adibide jarriko ditut: Alde batetik, gaztelaniako irakasleaz hitz egingo dut. Irakasle honek ikastetxean klaseak emateaz gain, unibertsitatean ere ematen zituen, eta hortaz, batxilergoa unibertsitatea zirudien. Denbora oso gutxian, hau da, klase bakar batean, gaiaren zati oso handi bat azaltzen zuen, oso azkar eta ia zalantzak galdetzeko astirik eman gabe. Bestalde, ekonomiako irakaslea genuen, nire ustez, bizitzan izan dudan irakaslerik hoberena izan da. Klaseak ematen zituen, poliki eta sortzen ziren zalantzak argituz. Gainera, jolas garaian klasean gelditzen zen genituen galderak erantzuteko, askotan goizeko 7:30 joaten zen gelara, klaseak hasi baino lehen gurekin zalantzak argitzeko eta beste askotan ere arratsalde osoak pasatzen zituen eskolan guri klase partikularrak ematen. Orokorrean, ekonomiako kalifikazioak oso onak ziren eta gaztelaniakoak baxuagoak.

Beraz, nire ustez irakasleak jokatzen duen papera, bere jokaera edo sorrarazten duen motibazioak ikasleengan eragin oso zuzena dauka. Hau ikusita, argi ikusten dut etorkizunean zein heziketa mota eskaini nahi dudan.

martes, 13 de marzo de 2012

Amets bat

Goizeko 7:00tan despertadoreak ensatu nau, beno telefono mugikorreko alarmak. Segituan zerekin amestu dudan gogoratu naiz. Lehen inpresioa ez da atsegina izan, lehenik nire irakasle rola zalantzan jartzen zelako, baina ondoren ideiak ere eman dizkidala esan beharra daukat.

Hauxe zen egoera. Ikasle talde batekin klasea hastera nindoala, bapatean ez dakit zergatik, nik programatuta ez nituen aktibitateak egiten hasi dira ikasleak, euren kabuz. Hoberena, ikasleak beraiek prestatutakoak zirela eta antzerki bidez ikusarazten zituztela irakasgaiko edukiak; edo behintzak horien inguruan pentsatzera bideratuta zeuden. Ametsean ez nuen hori pentsatzen baina orain esna nagoela zera diot "ze onak ikasleen ideiak! Qué cracks!". Bestea alde batetik, okerrena, niri zuzendutako kritikak ziren, klasean egiten nuenak ez zuela ezertarako balio, ez nituela motibatzen, etab. Honi lotuta ikasleen jarrera edo hitz egiteko modua zen sinesgarriena: errespetu gabekoa, benetan esaten zutenak minik eragingo ote zuen edo ez pentsatu gabe, ni baztertuz…. Aldi berean bitxia zen nire jarrera; orain arte behintzat, eta dudan izakeragatik, erakutsi ez dudan alderdia azaltzen nuen bizpahiru ikasle nire tutoretzara etortzeko esanez.

Bi irakurketa egin ditut:
1. Lehenengo urteko esperientziarekin batera, saiatuko naiz praktiketako unea iristen denean, ametsean gertatutako egi bihurtu ez dadin.

2. Praktiketako lehenengo urteak nigan eragina izan dezakeela konturatu naiz, eta hortaz pentsatzen itota aurkitu naiz.Ametsak hori isladatzen du.

Ni ikasle modura, zein eremutan kokatzen naiz? Hezkuntza formal, ez formal edo informalean?

Blog-ean idazteko aukera zabala eskaintzen dit galdera honek. Klasean hiru hezkuntza-eremuak aztertu eta hauen informazioa jaso ondotik, nire ustez hezkuntza formalean kokatzen dut nire burua gehienbat.

Haur Hezkuntza ikasten ari naizela kontuan hartuta, eskola batean irakasten ikusten dut nire burua. Hala eta guztiz ere, hezkuntza ez formala ez nuke inolaz ere kenduko, edozein momentutan ikastaro bat ematen adibidez.
Nire burua hezkuntza formalean ikusten dut irakaslearen lanbidea eta rola bera ere beti eskola bati lotuta ikusten dudalako, seguraski gizarteak edo testuinguruak hori erakutsi didalako.

Eremu honi dagokionez, eremu zaila iruditzen zait, ikasle bakoitza mundu bat delako, eta hainbat ikasleren erantzukizuna dudalako. Hala ere, nire esfortzu guztiak bere saria izango duela ere iruditzen zait, fruitu hori ikusiko dudala,eta horrek asmo berriei ekitera motibatuko nauela uste dut.

Hezkuntza informalean, berriz, nire buruaren papera modu desberdin batean ikusten dut. Hezkuntza informalean ezagutzak nire ustez protagonismo eta garrantzia bera daukate, nahiz eta modu ezkutuago batean egiten diren. Adibidez, ume bati komunikabideek, gurasoek, bizilagunek eta abar hainbat ezagutza ematen dizkiote, irakasle baten irakaskuntza modutik erabat aldenduz. Hezkuntza honetatik nire burua alde batetik urrun ikusten dut, baina beste aldetik oso hurbil.

Ni, irakasle izango naizen moduan, oharkabean umeei hainbat jokabide eta ezagutza irakatsiko dizkiet, horregatik diot oso hurbil ikusten dudala nire burua hezkuntza-eremu honetatik ere. Hala ere, urrun nagoela ere sentitzen dut, kontrolaezina egiten baitzait, inkontzientea, eta horrek  zalantzak sortzen dizkit ikasleen arlo desberdinetan. Baita nire bizitza pertsonalean ere, niregan ere hala nola, komunikabideek edota inguruak eragin handia baitute, bai irakasle bai gizaki modura.

jueves, 8 de marzo de 2012

Hezkuntza benetan garrantzitsua delako...

Dakigun bezala, hezkuntza formala, eskola batean ematen den hezkuntza da, marko instituzionalaren barne. Gaur egun haur guztiek jasotzen dute hezkuntza formala, bere bizitzako lehen urteetatik, baina haur bakoitzak modu ezberdinetara jasotzen du, eta beraz, eragin ezberdina izango du pertsonaren arabera.

Hezkuntza formala eraginkorra dela iruditzen al zaigun galdetzen digutenean beraz, pertsonaren arabera dela esango nuke. Hau da, hezkuntza formala guztiz beharrezkoa dela iruditzen zait baina argi dago haur batzuetan emaitza onak emango dituela eta beste batzuetan ez.

Hala ere, hezkuntza formalarekin soilik heztea ezinezkoa izango litzatekeela iruditzen zait. Izan ere, haur baten heziketan, hezkuntza mota ezberdinak parte hartu behar luketela iruditzen zait, guztiek eskaintzen baitute zerbait ezberdina, haurrari oso baliagarri gertatuko zaiona.

Hezkuntza informalak esaterako, gizakiaren eremu sozialean ekarpen handiak egin ditzakeela esango nuke, beste gizakiekin harremanak sustatuz eta elkarlana bultzatuz.

Laburbilduz, haur baten heziketan, nahiz eta hezkuntza formala oso garrantzitsua izan, beste hezkuntza motek ere parte hartu behar luketela uste dut. Izan ere, heziketa on eta osatu bat, hiru hezkuntza moten elkarlanarekin lortuko dugu.

Mugimendu-kanta (Han zeuden)

Abesti hau, egokia iruditu zaigu haur hezkuntzarako izan ere mugimendu-kanta bat da, dantzatzekoa edota mimo edo keinu bidez lantzekoa.Bertan, kanta bidez ekintza ezberdinak burutzen dituzte, horrela, psikomotrizitate-, emozio- eta kognitibo-aldagaiak landuz. Abesti hau, 4 urte inguruko haurrentzat zuzendua dago adin honetan hasten baitira kantak buruz ikasten eta nolabaiteko tonu-aldaketa dagoenez, haurrak kanta osoa errepikatu dezake eta beste batzuei abestu oroimen musika oinarri hartuta. Haur hezkuntzan abesti bilduma ezberdinak ezagutzea eta interpretatzea garrantzitsua da, abestien bidez beste ikasgai batzuk lantzeko aukera ematen baita. Hala, helburu nagusia ahotsa baloratzea izango da, adierazpen- eta komunikazio-tresna bezala.