Egunero, bere programen parte gisa erabiltzen
dute musika Haur Hezkuntzako irakasle eta hezitzaileek. Baina, nondik datorkio
magikotasuna musikari? Zergatik da hain boteretsua? Umeek naturaltasunez
erantzun diezaiokete musikari. Ume txikiek musikaz gozatzen dute, eta
mugimendua, sormena eta sozializazioa agertu daitezen, era zoragarritzat dute. Ez
diegu umeei gozatzeko esperientzia besterik eskainiko, baizik eta ikastea
sustatuko dugu, garapena lagunduz eta umeen harremanak sendoak eta
osasungarriak izan daitezen oinarriak ezarriz.
Baina adin hauetarako eta Haur Hezkuntzarako
zein da estrategia edota musika tresnarik onena? ZU ZEU! Guztiok egin dezakegu
musika zoragarria gure ahotsa erabiliz, eskuekin txalotuz, edota oinekin
dantzatuz. Gure zaintzapean ditugun haurtxoei gozamen gehien ematen
dieten soinuak aurkitu behar ditugu. Ez dago musikala izateko era egoki edo
desegokirik, esperimentatzeko aske sentitu behar dira, soinu berriak sortzeko. Horretarako,
gehien gustatzen zaiguna aukeratu dezakegu; dibertigarri eta esanguratsuena.
Hilabete
gutxiko haurtxoek, agian, ez dute hitzik abestuko, baina ederki afinatuta
dituzte belarriak erritmo eta melodietarako. Bere ahotsaren patroiak
liluratuta, arretatsu begiratuko dute, soinuak antzeztarazten saiatuz edo
atseginez eskuei edo hankei feraginez. Ume txikiek txalotuz, jauzi
eginez edo bere laguntzaz kulunkatuz hartu dezakete parte abesti batean.
Zenbait soinu, hitz ezagun edo dibertigarri suertatu dakizkieke. Dantzatu edo
abesteko ahalegina egin dezakete edota jostailu musikalen soinuak arakatuz
dibertituko dira. Denok dakigu bi eta hiru arteko umeei izugarri
gustatzen zaizkiela musika jolasak eta istorioak eta mugimenduak dituzten
kantuak. Asko gustatzen zaie kantuak dantzekin edota mugimenduekin inprobisatuekin
lotzea. Bada, rol eta leku bat izango dute guztiek, soinuak
entzunez eta proposatzen dizkiegun bibrazioak sentituz soilik, edo
aktiboki parte hartuz dantza, tresna edo bestelako gailuekin.
Gaurkoan egingo dugun ariketa oinekin musika sortzea izango da!
http://www.mothergoose.com/Games/flashGames/monkeyMusic.htm
No hay comentarios:
Publicar un comentario