martes, 27 de marzo de 2012

BESTE KULTURA BATZUETARA HURBILPENA

Norberak bere jatorrizko kulturako jolasak ezagutuz, norberaren burua eta ohiturak lantzen ditu. Horregatik, garrantzitsua da beste kultura batzuetara hurbilpena egitean gure kulturaren gainean ere hausnartzea.


• Balore eta ideien transmisioa. Munduko jolasak gizarte eta une historiko ezberdinetan sortuak dira, eta balore eta ideia ezberdinak gordetzen dituzte beren baitan. Baina kontuz bultzatu nahi ez ditugun baloreekin: sexismoa, indarkeria, gerra, konpetentzia.... Kasu askotan jolasak moldatu daitezke, erabil dezagun imajinazioa! Gainera, haurrei gizarte ezberdinen ezaugarrien gainean hausnartzeko ere erabili ditzakegu.

Kultur aniztasunaren haritik. Toki ezberdinetako pertsonengandik hurbilago sentitzeko tresna paregabea izan daitezke jolasak: gure arteko antzekotasunak azpimarratu, beste herriak...

• Jolas egiteak, munduko beste herriengandik hurbilago sentiarazten gaitu.

• Haurren arteko harremanetan benetako ekarpen aberats bat egin nahi baldin badugu jolasen bitartez, jolasak edo jostailuak banatu egin behar dira. Garrantzitsuagoa da adibidez talde osoaren bitartez eginiko jostailu bat guztien artean erabiltzea, norberak berea egitea baino.

• Jarduera ezberdinetan, kultura ezberdinetako elementuak agertzea zainduko dugu. Jolasa aberastu dezakeen kulturen arteko antzekotasunak eta ezberdintasunak bilatuko ditugu. Adibidez, jolas bat egiterako orduan toki ezberdinetako esaerak erabil daitezke, toki ezberdinetako elementuak erabiliz eraiki daiteke beste jolas bat... ( Munduko jolasak )

1 comentario:

  1. * Diseinua: Zutabe birekin duzue (alderdi banatan), pasa bakarrera, mesedez eta irakurgarritasunaren faborez.

    Irakurria.
    Ondo eta polita. Hala ere, ahalegindu behar zenuke teoria horietatik ekintza zehatzetara jaisten. Gero ekintza zehatz horiek zehazki pentsatu eta zehazki analizatu.

    ResponderEliminar