Aste honetako gaia higienea da eta beraz, aste honetan osasuntsu egoten jarraitzeko eskuak garbitzeak duen garrantziaz jardun naiz ikasgelan.
Eskuak garbitzea zeregin sinple bezain beharrezkoa da,egunero egiten dugun ekintza higieniko garrantzitsuenetako bat. Izan ere, jarduera honekin, gaixotasun infekzioso askoren kutsatzea deuseztatzen dugu. Beraz, argazkiak atera ditut nola egiten den ez ahazteko. Hala, datorren astean komunean jarriko ditut haurrek gogorarazteko.
Horrez gain, garrantzitsua iruditu zait gurasoak eskuak garbitzearen garrantziaz ohartaraztea eta hau egiteko modu egokia zein den azaltzea.
Esan beharra dago ohiko infekzioen % 80 baino gehiago eskuen bidez igarotzen direla, eta batik bat haurrengan, izan ere txikiak direnean dena eskuekin hartzen dute. Beraz, oso garrantzitsua da eskuak garbitzea: jan baino lehen; jatekoa prestatu aurretik; umeei jaten eman baino lehen eta ondoren; komunera joan ondoren edo umeei pixoihala aldatu ostean; mukiak kendu, eztula egin edo eskuen gainean doministiku egin eta gero; beste ume batekin partekatutako jostailuak erabili ondore; maskotak ukitu ostean… Gurasoek hau egiteko joera hartzen badute, haurrek ere ohitura on hau ikasiko dute gaixotasunak izateko portzentajea jaitsiz.
Baina, eta nola garbitu behar dira eskuak?
Lehenik ur epela ipini behar dugu, hotza ez baita nahikoa bakteriak deuseztatzeko. Ondoren, eskuak xaboia hartu eta eskuak elkarren artean igurtzi 20 bat segundoz. Batez ere, hatz-mamiak eta atzazal azpiak garbitu behar ditugu (bakterioen %95 baino gehiago azazkalen azpian baitaude. Azkenik, eskuak 10 segunduz uretan eragin ondoren, eskuak ondo-ondo sikatu. Komenigarria da honetarako toaila garbi eta lehor bat erabiltzea.
Hala ere, haurrak ohitura osasuntsu honetara bultzatzeko, Lunnien bideo bat ipini diet klasean, eskuak garbitzea jarduera motibagarri izateaz gain, ohikoa bihur dadin beraien egunerokoan.

Irakaslearen eginkizunetariko bat higienean heztea bada ere, barneratu beharreko edukian ardaztuegi topatzen dut zure ikuspuntua. Akaso, umeek etxean pilua ikas dezakete higienearen inguruan, zuk beste zerbaitekin pentsatu behar duzu (nahiz eta, agian, horren inguruan ere egokituko zaizun)
ResponderEliminar