Blog-ean idazteko aukera zabala eskaintzen dit galdera honek. Klasean hiru hezkuntza-eremuak aztertu eta hauen informazioa jaso ondotik, nire ustez hezkuntza formalean kokatzen dut nire burua gehienbat.
Haur Hezkuntza ikasten ari naizela kontuan hartuta, eskola batean irakasten ikusten dut nire burua. Hala eta guztiz ere, hezkuntza ez formala ez nuke inolaz ere kenduko, edozein momentutan ikastaro bat ematen adibidez.
Nire burua hezkuntza formalean ikusten dut irakaslearen lanbidea eta rola bera ere beti eskola bati lotuta ikusten dudalako, seguraski gizarteak edo testuinguruak hori erakutsi didalako.
Eremu honi dagokionez, eremu zaila iruditzen zait, ikasle bakoitza mundu bat delako, eta hainbat ikasleren erantzukizuna dudalako. Hala ere, nire esfortzu guztiak bere saria izango duela ere iruditzen zait, fruitu hori ikusiko dudala,eta horrek asmo berriei ekitera motibatuko nauela uste dut.
Hezkuntza informalean, berriz, nire buruaren papera modu desberdin batean ikusten dut. Hezkuntza informalean ezagutzak nire ustez protagonismo eta garrantzia bera daukate, nahiz eta modu ezkutuago batean egiten diren. Adibidez, ume bati komunikabideek, gurasoek, bizilagunek eta abar hainbat ezagutza ematen dizkiote, irakasle baten irakaskuntza modutik erabat aldenduz. Hezkuntza honetatik nire burua alde batetik urrun ikusten dut, baina beste aldetik oso hurbil.
Ni, irakasle izango naizen moduan, oharkabean umeei hainbat jokabide eta ezagutza irakatsiko dizkiet, horregatik diot oso hurbil ikusten dudala nire burua hezkuntza-eremu honetatik ere. Hala ere, urrun nagoela ere sentitzen dut, kontrolaezina egiten baitzait, inkontzientea, eta horrek zalantzak sortzen dizkit ikasleen arlo desberdinetan. Baita nire bizitza pertsonalean ere, niregan ere hala nola, komunikabideek edota inguruak eragin handia baitute, bai irakasle bai gizaki modura.
Hausnarketa elegantea.
ResponderEliminarHurrengoan heldu egin beharrekoari.
Bai, inkontzientea inkontrolablea da... baina ezagutugarria.