miércoles, 28 de marzo de 2012

Irakasleon papera ikasleei arazo bat konpontzen laguntzerako unean...


Argi gera dadila ez dagoela konponbide magikorik ezta bakarrik ere prozesu honetan. Ikasle bati laguntzerako garaian batekin  funtzionatzen duena gerta liteke guztiz alferrikakoa izatea beste batekin.
Nola lagundu ahal diezaiekegu ikasleei? Nola lagun diezaiekegu ikasketaren bidaia honetan? Lehenengo eta behin bere buruarengan sinetsi behar dute. Kontzeptu positiboek estimulatu egiten gaituzte; negatiboek, ordea, deprimitu. Eta etsita ez goaz inora. Laguntzeko kapazak garela onartu eta sentitu behar dugu, ikasleei sentipen hori igorri ahal izateko.
Norbaiti laguntzeko, lehenago entzun egin behar zaio. Izan ere, entzunez beti aurkitzen da arazoaren jatorria. Hala ere, askotan ez da azalean agertzen eta lerro artean irakurri behar izango dugu. Gehienetan, entzun eta arazoa zein den finkatu ondoren, arazoei aurre egiteko konfiantza transmititu behar zaio ikasleari, behar duen kemena bere baitan bilatzeko. Gakoa ez datza, dena ondo egin duela esatean, baizik eta entzutean eta arazoa zein den azaltzean. Ikasleak gu beraren alde gaudela sentitu behar du. Guk ikasleari, daukan egoera ulertzeko, informazioa eta konfiantza eman behar diogu; baina ezin dugu egin beraren ordez berak egin behar duen lana, inork ez bailituzke inoiz konpondu beharko beste baten arazoak. Konponbidea bilatzen lagundu ahal diogu ikasleari, baina benetan hura aldatzeko saiakera berak bakarrik egin dezake.
Puntu bakar bat nahikoa izan daiteke ikaslearen gogoaren euskarria ezartzeko. Baina hauxe da, hain zuzen ere, lan honetako alderik zailena eta denbora gehien eramango diguna, ikasle horri zer gertatzen zaion jakitea. Ikaslearekiko elkarrizketa hauetan ezin dugu baztertu ezein xehetasun ( hasiera batean garrantzirik gabekoa iruditzen bazaigu ere): ikaslearen bizimoduaren gorabeherak, adina, osasuna, zaletasunak, gustuak, izandako irakasle eta ikaskideekiko harremanak eta, batez ere, zein den ikaslearen ustez arrakasta ezaren arrazoia, edo nori edo zeri leporatzen dion porrota. Azken galdera hauei erantzuteko kapazak bagara, ikasle horri laguntzeko aukera izango dugu.
Datu guztiak aztertuta, eta arazoa zein den argi ikusita, ezin da gezurretan ibili. Ikasleari egia esan behar zaio,gertatzen dena ezagutu behar du, esan bezala, berak konponduko baitu daukan arazoa. Guk prozesu horretan lagundu besterik ez diogu egingo.
Etsita dauden ikasleen sintoma nagusia irakaslearenganako mesfidantza izaten da. Guregan aztertzaileak eta etsaiak ikusten dituzte eta euren alde gaudela sentitu arte zaila egiten zaigu laguntzea eta hauek guri kasu egitea. Guregan konfiantza izan behar dute esaten dieguna sinetsi behar dutelako. Daukaten arazoa onartu behar dute, eta etsai baten aurrean zaila da onartzea.Irakasle izango garenok jakin behar dugu ikasleak defentsak jaitsi arte ezinezkoa dela arazoa zein den ikustea.
Azkenik,   ikaslea, arazoak konpontzen ari diren heinean, galdutako konfiantza berreskuratzen hasiko da, eta horrek asetasun pertsonala ekarriko dio. Bete daitezken helburuak ezartzeak bihurtzen du ikaskuntza esperientzia aberasgarri eta pozgarria.
Mayes-en hitzak (Martin Luther King-en irakaslea izan zenarenak): "kontuan hartu behar dugu bizitzaren tragedia ez dela helburu bat ez lortzea, tragedia dena helbururik ez izatea da. Ametsak lortu gabe hiltzen dena ez da kalamidadea, ametsik egiten ez duena, bai ordea".

1 comentario:

  1. Egiten duzun hausnarketak sakona izan nahi du eta hori eskertzekoa da; hala ere, uste dut gure (eta zehazki "zure") errealitateik hurrun dagoela. Zu orain HHko irakaslea izateko ari omen zara ikasten eta hori zure hausnarketatik aparte gelditzen da ertz askotan, behintzat zehaztera jotzen duzunetan.

    Hurrengo ekarpenetan saiatu zure interesak eta ardurak ikasgaian ikusten ari garenarekin uztartzen; hori ikasteko eta gainditzeko bide ona baita.

    ResponderEliminar