Goizeko 7:00tan despertadoreak ensatu nau, beno telefono mugikorreko alarmak. Segituan zerekin amestu dudan gogoratu naiz. Lehen inpresioa ez da atsegina izan, lehenik nire irakasle rola zalantzan jartzen zelako, baina ondoren ideiak ere eman dizkidala esan beharra daukat.
Hauxe zen egoera. Ikasle talde batekin klasea hastera nindoala, bapatean ez dakit zergatik, nik programatuta ez nituen aktibitateak egiten hasi dira ikasleak, euren kabuz. Hoberena, ikasleak beraiek prestatutakoak zirela eta antzerki bidez ikusarazten zituztela irakasgaiko edukiak; edo behintzak horien inguruan pentsatzera bideratuta zeuden. Ametsean ez nuen hori pentsatzen baina orain esna nagoela zera diot "ze onak ikasleen ideiak! Qué cracks!". Bestea alde batetik, okerrena, niri zuzendutako kritikak ziren, klasean egiten nuenak ez zuela ezertarako balio, ez nituela motibatzen, etab. Honi lotuta ikasleen jarrera edo hitz egiteko modua zen sinesgarriena: errespetu gabekoa, benetan esaten zutenak minik eragingo ote zuen edo ez pentsatu gabe, ni baztertuz…. Aldi berean bitxia zen nire jarrera; orain arte behintzat, eta dudan izakeragatik, erakutsi ez dudan alderdia azaltzen nuen bizpahiru ikasle nire tutoretzara etortzeko esanez.
Bi irakurketa egin ditut:
1. Lehenengo urteko esperientziarekin batera, saiatuko naiz praktiketako unea iristen denean, ametsean gertatutako egi bihurtu ez dadin.
2. Praktiketako lehenengo urteak nigan eragina izan dezakeela konturatu naiz, eta hortaz pentsatzen itota aurkitu naiz.Ametsak hori isladatzen du.
Uf!
ResponderEliminarPotentea bai, behintzat, zure amets hori. Idazteak lagun egin izango zizula espero dut. DOren ikuspegira amets bat mugatzea gehiegi/arfizialki mugatzea izango litzatekeela-eta, gauza gutxi esateko DOko maisu moduan.
Bai, zalantza barik praktiketan "flipatu" egingo duzu(e); begirale lanean ibiltzea oso-oso gomendagarria.