viernes, 4 de mayo de 2012

Ipuinak

Ongi gogoratzen dut, haurra nintzenean ipuinak entzuteak sortzen zidan zirrara bizia. Ipuinen bat kontatuko zidatela esaten zidaten bakoitzean, begiak argi irekitzen nituen eta ahoa zabal-zabalik nuela jartzen nuen aurpegia. Nire lengusu txikiei ipuinen bat kontatzen dieten bakoitzean, aurpegi bera jartzen dute, zirrara biziko aurpegia.

Umeek ipuinen bidez asko ikasten dutela iruditzen zait. Haurren lehenengo urteetan, ikasteko modu bikaina dela esango nuke, adin horretan ikasteko irrikitaz daudelako, arreta handiz entzuten gaituzte. Ipuinen bidez, kontzeptu desberdin eta berriak ikasi eta barneratzeko aukera ere izan daitekeela uste dut, ipuinak, hala ere, Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan baina garrantzia handiagoa duela uste dut, haur hezkuntzan txikiagoak izanik arreta eta interes gehiago jarriko dutelako.

Haurrek  oso gustuko dituzte ipuin kontaketak.Gainera ipuin bera behin baino gehiagotan entzun badute ere, berriz entzuteklo prest egongo dira, zer pasako den jakinda ere, Lehenengo aldiz entzutean, detaile batzuetaz ohartuko direlako eta  behin eta berriz entzutean, ipuinak bere osotasunean duen mezua barneratuko baitu. Honela, gizarteko jokabide egokiak garatuz. Gainera ipuinak kontatzean baloreak barneratzen dituzte, beraz, honekin esan dezakegu, ipuin kontaketa garrantzi handiko fasea dela.

Beraz, ipuinen erabilera sustatzea funtsezkoa  dela azpimarratu nahi nuke, ikasteko bide zoragarri zein aberasgarria baita.

1 comentario:

  1. a) Polit eta poetikoa
    b) UDaren gaiaren barruan kokatzeko esan nizuen, horixe delako orain zuek landu beharrekoa. Egin duzun sarrera hori bideratu behar zenukeen teoriara, edo horretan ahalegindu, behintzat.

    ResponderEliminar