Ikasteko prozesua era askotakoa izan daiteke. Izan ere, pertsonaren arabera izaten da. Hau da, pertsonaren beharretara egokituta. Esan daiteke, ikasi ahal dela edozein lekutan, baina ikasitakoa ondo barneratzeko, nire ustez bakoitzak baldintza batzuk ditugu, erosoago sentiarazten gaituztenak.
Ikasi beharrekoak ere zerikusi handia dauka. Niri, orokorrean bakarrik ikastea gustatzen zait, beste pertsonekin baldin banago, denbora asko galtzen dut eta ikasitakoa ere ez dut berdin barneratzen, baina askotan, lagunekin ikasteko beharra sentitzen dut, matematika arloan adibidez, zalantzak argitzeko eta galderak denen artean planteatzeko.
Ahozko azalpenak ere, lagunekin prestatzea gustatzen zait, horrela, denen artean hitz egiteak eragiten digun lotsa puntu hori pixkanaka - pixkanaka desagertzen joango da eta gainera lagunek azalpena zuzentzen edo hobetzen lagunduko digute.
Leku oso lasai batean ikastea gustatzen zait, zaratarik gabe eta mahai baten aurrean. Normalean nire logelan ikasten dut, bakarrik eta molestatuko didan guztia ahaztuz. Liburutegian lan egitea ez zait gustatzen, lasaitasuna ez da berdina, ezta isiltasuna ere. Beste batzuetan, eguraldia ona dagoenean, mendian edo hondartzan ikastea ere gustuko dut, leku horiek lasaitasuna sentiarazten baitidate.
Lan ordutegia niretzat oso garrantzitsua da, ez zait gustatzen goizean ikastea, nahiago dut goizak ariketa praktikoak egiteko erabili, eta memoriaz ikasi beharrekoa arratsalderako utzi. Arratsalde guztia liburuen aurrean pasatzeko gai naiz baina ordu batetik aurrera, liburuak itxi eta telebista pizten dut, izan ere, momentu bat iristen da non nekearen ondorioz kontzentrazioa galduko dugu eta ezinezkoa gertatuko zaigu informazio gehiago barneratzea.
Ikasketen inguruan motibazioa sentitzea ere oso garrantzitsua iruditzen zait, eta esparru horretan irakasleek zerikusi handia dutela iruditzen zait. Izan ere, irakasle on batek, bere gaiarekiko interesa sortzen jakingo du eta ondorioz errazago eta gogotsu egingo dugu lan horren inguruan.

Gogoan dut orain delahile pare bat klasean luze azaldu nuela:
ResponderEliminarIdeia bi nahasian ematen dituzu, ikastea eta estudiatzea. Badago, asko estudiatu arren, ikasten ez duenik ere... edo, hobeto esanda, estudiatu duena ikasten ez duenik badago; izan ere ikasi zerbait ikasiko du, estudiatutakoa ezbada ere.
Gaiari berari begiratuta beste kontu bi:
a)Ikuspegi pertsonala eman nahi badiozu ere, teoriei begirada bat eman behar zenieke, gero zure ohiturak horiekin konparatzeko, alde edo kontra egiteko.
b) Argi dago gai hau konstruktibismoko teorietako hainbat gauzekin lot zenezakeela. Ikasgaiarekiko lotura zaindu