martes, 17 de abril de 2012

Haurrak beren kabuz heziz






Irakurtzen hasi aurretik bideoa ikusi baduzue, harrituta egongo zarete, ni behintzat, bideoa ikusi nuenean harrituta bainengoen. Harrigarria da, pertsonok gure kabuz ikasteko dugun gaitasuna eta bideo honetan argi ikusten da gaitasun hori oso barneratuta daukagula.

Egun, leku askotan ez dago ez irakasle ezta eskolarik ere, eta gainera hori gutxi balitz, irakasle askok ez dute egoera hori dagoen lekuetara joan nahi, beraz, egoera honen aurrean, Sugatak, ordenagailuak ezarri ditu gune hauetan, haurrek beren kabuz ikasi dezaten. Hasieran, urteen buruan egiten diren esperimentuak ikusi direnean, haurrek beren kabuz egiten dituzten ekintzak aztertzen dira, eta ekintza horiek aztertuz, beren kabuz ikasteko duten gaitasun bizia azaldu da. Haurrek interesa dute, heziketa gertatzen dela dio Sugata Miltrak, eta hori egia den arren, nire ustez, joera hori ez da haurretan bakarrik gertatzen, izan ere, pertsona orok zerbait ikasteko interesa baldin badu, azkenean baliabideekin ikasiko duela uste dut.

Teknologia berriek mundu guztian izan duten eragina ere aipatzen du, teknologia berriak direla eta heziketan eman diren aurrerapenak azpimarratuz. Adibide gisa ikusten da, haurrek ikasgelan dituzten ordenagailu bidez galdera desberdinei erantzuteko informazioa aurkitzea, aurretik gaiaren inguruan ezer jakin gabe. Hala ikus genezake, banakako heziketa bat emateko aukera bat dagoela. Hala ere, nire ustez, metodo hau egokia bada ere, irakaslearen lana ez da baztertu behar, ikasleek beren kabuz informazioa aurkitzen badute ere, gero informazio hori irakasleak osatu egingo lukeelako. Gainera lanak eta eskolako ekintzak egiterako orduan gertutasuna handiagoa izango litzake.

Hala ere, modu honetan haurra motibatuago egotea posible da, eta motibatuak gaudenean hobeto ikasten dugunez, kontzeptuen barneratzea egokiagoa izango litzatekeela deritzot. Metodo hau erabiliz eta irakasleak dituen baliabideak elkartuz eta bien arteko nahasketa bat eginez, ikasleek jasoko luketen heziketa osatua izango litzateke, eta sormena eta autonomia lantzeaz gain, gai desberdinak aztertzeko aukera bikaina izango litzateke.

Amaitzeko esan, haurrak beren kabuz heztea metodo egoki bat litzatekeela, modu askotara ikasteko aukera zabaltzen duelako eta irakasteko irakaslerik ez badago ikasketa autonomiari ekin behar zaiolako. Hau guztia esan ondoren, zer deritzozue metodo hau? Ikasteko egokiena ahal da?

3 comentarios:

  1. Pena dut ingelesez behar den moduan ez jakitea; ezagutzen izan dut gizon hori eta berak egindako beste hitzaldi bat.
    Oso interesgarria; hala ere, esango nuke ikaskuntzaz liluratuta gelditu zarela, akaso, irakaskuntzatik hezkuntzara kulunkatu beharrak erantzunen bat eman diezazuke.

    ResponderEliminar
  2. Beranduxeago konturatu naiz izenburuaz. Uste dut heztea/irakastea aldea ez duzula argi.

    ResponderEliminar