Aste honetan proposatuko dudan jarduera, oso jarduera dibertigarria da, batez ere, ume txikientzako. Aste honetan, gorputzekin mural bat egingo dugu. Urte bateko umeekin burutuko dugun jarduera da.
Egingo dugun lehengo gauza, klasea papereztatuko dugu, mural handi bat sortuz. Haurrak, haur-oihaletan utziko ditugu. Eta platerrak jarrito ditugu kolore ezberdineko tenperekin. Umeek modu librean margotuko dute, nahi duen kolorea erabiliz, eta nahi duten gorputz atalarekin margotuz.
Jarduera hau burutzeko, irakasleok, arreta guztiz egon beharko gara, pintura jan ez dezaten. Gustoko duten jarduera da, froga egin dut eta. Honen helburua da, umeek bere gorputzaren bidez, proiektatu ahal izatea haiek nahi dutena. Baita koloreen nahasiak ere ezagutzea, eta kolore ezberdinak.
Hau bukatzerakoan, irakasleon lana hasiko da, modu aktibo batean. Ume guztiak dutxatu egin beharko ditugu, eta jantzi berriro. Ez da batere erreza!
Azkenik, murala kendu, eta glasean jarri egin dugu. Umeak ikaratuta geratu dira, bere gorputzekin proiektatu dutena ikustean.
Oso ariketa dibertigarria izan da, bai umeentzat eta bai irakasleontzat. Haien poztasuna ikustea, guretzat, gauzarik hoberena delako.

Nik irakurrita, nagusientzako olgeta ematen du honek, umeen hezkuntza bideratzekoa baino; adinagatik diot hori.
ResponderEliminarGaitasunak/Helburuak/Edukiak/Ebaluazioa ikuspegia eman behar zenioke, balioa nabarmentzeko.